28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SESMA

Hirigintzako udal planeko aldaketa puntuala. Industrialdea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 81. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Sesmako Udalak herriko udal planeko aldaketaren arautegia argitaratzea erabaki du. Arautegi hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak behin betikoz onetsi zuen 2003ko abenduaren 15ean, 1678 Foru Aginduaren bitartez.

Horiek horrela, ondoren hitzez hitz txertatu da udal planeko aldaketaren testua, onetsi berria:

HIRIGINTZAKO ARAUTEGI PARTIKULARRA

1. artikulua. Industriako erabilera: definizioa:

Produktuak prestatu, eraldatu, konpondu, biltegian jaso eta banatzeko helburua duenari esaten zaio industriako erabilera.

Mota eta kategoria hauek hartzen dira kontuan:

Mota: Industria Arrunta eta Tailerrak:

_1. kategoria. Etxebizitzetarako erabilerarekin guztiz bateragarri diren jarduerak. Azalera gutxiko (300 m²-tik behera) tailer eta industria txikiak dira, ezarritako potentzia gutxi dute (<10 Kw), ez dute gas, hauts eta usainik botatzen, ezta soinu eta bibrazio gogaikarririk sortzen ere inguruko auzoei.

_2. kategoria. Etxebizitzetarako eramangarriak diren jarduerak, neurri zuzentzaile eta babestaileak hartu ondoren; hau da, etxebizitzetarako erabilerekin bateragarriak direnak neurriak hartu ondoan.

_3. kategoria. Industriakoekin izan ezik, besterekin bateraezinak diren jarduerak. Industria ertaina eta handia dira, jarduera sailkatua izan arren, erantsitako industriekin bateragarria izaten ahal dena.

_4. kategoria. Jarduera bereziak, bakarrik dagoen eraikinean baino onartzen ez direnak eta haietarako soilik, ingurunearekin duten segurtasun-falta, arriskua edo erlazioagatik besterengandik aparte edo/eta toki berezietan kokatu behar direnak, garapena eta zerbitzua izanen badute.

Mota: nekazaritza eta abelazkuntzari lotutako industria:

_5. kategoria. Nekazaritzako eta abelazkuntzako produktuak eraldatzen dituen industria.

Mota: erauzketaren industria:

_6. kategoria. Den bezalakoa izateagatik, lurzoru urbanizaezinean bakarrik diharduen industria.

Mota: biltegiak:

_7. kategoria. Etxebizitzetarako erabilerekin bateragarriak diren biltegiak edo/eta beste erabilera batzuei lotuak.

_8. kategoria. Industriako erabilerekin baino bateragarriak ez diren biltegiak, bai tamainagatik edo/eta behar duten garraioagatik, bai gordetzen duten material motagatik.

_9. kategoria. Nekazaritzako produktuak edo/eta makineria gordetzea.

_10. kategoria. Biltegi bereziak (ur biltegiak, siloak, erregaien biltegiak, etab.).

2. art. Hirugarren sektoreko erabilera: definizioa eta motak.

1._Jendeari zerbitzuak emateko helburua duena da hirugarren sektoreko erabilera.

2._Behar duten tokiaren eta dituzten baldintza partikularren arabera, kategoria hauek bereizten dira:

_1. kategoria. Txikizkako merkataritza, 300 m²-tik beherako azalera du eta izen komertzial bakarra.

_2. kategoria. Saltegi komertziala, 300 m²-tik gorako azalera du eta izen komertzial bakarra.

_3. kategoria. Galeria edo merkataritza-gunea, 1.500 -2.500 m²-ko azalera eraikia, izen komertzial batekin edo gehiagorekin. Ezartzeko, Nafarroako merkataritza arautzen duen 17/2001 Foru Legean adierazitako tramitazioari jarraitu behar zaio.

_4. kategoria. Merkataritza-gune handia, 2.500 m²-tik gorako azalera eraikia du eta izen komertzial bat edo gehiago. Ezartzeko, Nafarroako merkataritza arautzen duen 17/2001 Foru Legean adierazitako tramitazioari jarraitu behar zaio.

_5. kategoria. Ostalaritza txikia, 15 logela artekoa eta 600 m²-tik beherakoa.

_6. kategoria. Ostalaritza ertaina, 50 logela artekoa eta 2.500 m²-ko azalera eraikia, gehienez.

_7. kategoria. Ostalaritza handia, 50 logelatik gorakoa eta 2.500 m².

_8. kategoria. Ohiko ikuskizunik eta oherik gabeko taberna edo/eta jatetxeak.

_9. kategoria. Biltzar edo/eta ikuskizunetarako establezimenduak egoitza itxietan (diskotekak, dantzalekuak, biltzar aretoak, etab.)

_10. kategoria. Bulego pribatuak, jendearendako harreralekua dutenak edo ez.

3. art. Indutriarako eta hirugarren sektorerako gutxieneko lurzatia.

Industriako edo/eta hirugarren sektoreko erabilera denean, ez dago baimenik nabeak banantzeko, 1.000 m²-tik beherako azaleran eraiki bada. Ez dago baimenik 1.250 m² garbitik beherako lurzatirik banantzeko.

Industriako edo hirugarren sektoreko lurzatiaren kale-frontea 10 m-koa izanen da, gutxienez.

4. art. Industrialdean baimentzen ahal diren erabilerak.

Industriako instalazioek indarra duten xedapenak bete behar dituzte beren jarduerari loturiko arloan, baita arautegi honetan ezarritakoak ere.

Instalazio guztientzat tramitatu behar da ingurumena babesteko jarduera sailkaturaren aginduzko espedientea, abenduaren 5eko 16/1989 F.L.an eta geroko garapenetan ezarritakoari jarraituz. Orobat, laneko segurtasunari eta higieneari buruzko ordenantza orokorreko edukia beteko dute.

5. art. Lerrokadura ofizialak. Publikoa eta pribatua.

Lerrokadura ofizialek arlo publikoaren eta pribatuaren artego muga markatzen dute. "Antolamendu orokorraren" planoan daude mugatuta. Gune libre, kale eta berdeguneen jabetza eta mantentze-lana publikoak dira.

6. art. Eraikuntzaren lerrokadurak.

"Antolamendu orokorraren" planoan daude mugatuta. Gehieneko lerrokadurak dira; beraz, eraikin bakar batek ere ez ditu gaindituko. Errepidera eta atzeko aldera ematen duten poligonoko ertzetan, 10 m zabaleko zerrenda batean, tamaina handiko zuhaitzak sartuko dira, bi ilaratan: hosto iraunkorrekoa bata, erorkorrekoa bestea.

7. art. Altuerak.

Industriako eraikinak 10 m altu izanen dira gehienez ere, edozein tokitan.

Elementu berezietan, altura handiagorako baimena ematen ahal da, udal arkitektoaren arabera behar adina arrazoi azaltzen badira haiek ezartzeko.

8. art. Solairuarteak.

Eraikitako bolumenaren barrenean solairuarteak egin daitezke, gutxieneko baldintza hauek betez gero:

_2,20 m-tik gorako altuera libre solairuartearen azpian, azalera osoan.

_2,20 m-tik gorako altuera libre solairuartearen gainean, azalera osoan.

_Nabe barrenetik bakarrik sartuko da solairuartean. Solairuarte bakoitza beheko solairuko nabe bati egonen da lotua, eta ez da solairuartea bakarrik izanen jarduera independente baterako.

_Solairuartearen azalera ez da nabearen beheko solairuaren azaleraren % 50a baino handiagoa izanen.

_Jarduera sailkatuen gaineko arautegiak eskatzen dituen ebakuazio, segurtasun eta bestelako baldintzak beteko ditu.

9. art. Aparkalekuak.

Industriako lurzoru bakoitzak aparkaleku bat izanen du lurzatiaren barreneko azalera librean eraikitzen diren ehun eta berrogeita hamar (150) metro koadroko zati bakoitzeko, autoak konpontzeko tailerrek izan ezik, aparkaleku bat beharko baitute tailerreko lurzoru erabilgarriko berrogeita hamar (50) metro koadroko zati bakoitzeko.

Aurreko puntuak gorabehera, Udalak aparkalekuen kopuru txikiagoa onartzen ahal du, ezarri beharreko jardueraren berezitasunak direla eta (langile kopurua, autoena, bisitariak, etab.), murrizketa behar adina frogatuz gero. Kasu hau frogatzeko, lizentziaren eskatzaileak, obren proiektu teknikoaz gainera, azterlan bat aurkeztuko du, ezarri gogo den jarduerarako behar den aparkaleku kopurua egiaztatuko duena, eta plazak non kokatuko diren zehaztuko du proiektuan.

10. art. Gune pribatu eraikiezinak.

Eraikuntzak ez du lurzati garbiaren % 60a baino gehiago hartuko, gainerakoa eremu pribatu eraikiezina izanen da.

Eremu pribatu eraikiezinetan soropila edo antzekoren bat izanen da, lurzatiaren % 10a baino handiagoa, zuhaitz bat duena eremu libreko 10 m²-ko zati bakoitzeko, eta bizirik eusteko ureztatze sarea.

ERAIKUNTZARI BURUZKO ORDENANTZAK

1. artikulua. Orokorrak.

Laneko segurtasunari eta higieneari buruzko egungo ordenantzan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte lokalek, ingurumena babesteko jarduera sailkatuei buruzko arautegian ezarritakoak, hirigintzako arautegi onetsia eta zein den jarduera, hari eskatzen ahal zaizkion legezko baldintzak.

2. art. Ura eta saneamendua.

Lokal guztiek izanen dituzte ur instalazioa eta saneamendua langileentzat, baita suteen aurkako babesa ere, eta lokala garbituko da. Halaber, hustubideak jarriko dira lokalaren lurzoruan, behar bezala garbitu ahal izateko.

3. art. Sanitate zerbitzuak.

Lokalek garbigela, komuna eta aldagela izanen dituzte langileek erabiltzeko, laneko segurtasunari eta higieneari buruzko ordenantzaren aurreikuspenen arabera.

4. art. Argiteria eta instalazio elektrikoa.

Lokal guztiek izanen dute instalazio elektrikoa, arloan indarra duten erregelamendu eta xedapenak zorrotz beteko dituena.

5. art. Lotura poligonoko zerbitzu orokorrekin.

Enpresa banatzaileek edo baimendutako instalatzaileek eginen dituzte sareekiko loturak, eta lurzatiaren jabearen kargura izanen dira legez dagozkion gastuak eta kostuak, unean uneko arautegi orokorrean xedatutakoari jarraituz.

Betiere, baimenik gabeko inork ez du loturarik eginen sektoreko zerbitzu orokorrekin, eta ez du sare, kanalizazio eta instalazioetan eskurik sartuko baimena eskuratu gabe.

6. art. Lurzatietako sarbidea.

Lurzatien barrenean edozein obra egin baino lehen, lurzatiaren fronteko kanalizazio guztiak sendotu beharko dira, bertara ibilgailuz sartzeko baliatzen den eremu osoan. Jabearen kontura izanen da sendotze-lan hori.

Kanalizazioak, kutxetak, zintarriak edo sektoreko beste instalazio orokorrak hondatu edo hautsiz gero, batez ere obrak egiten direnean, berehala konponduko dira lurzatiaren adjudikazio-hartzailearen kargura.

Jabearen betebeharra da urbanizazioa bukatzea lurzatiaren fronte osoan eremu publikora arte; horretarako, bere kontura eginen ditu berrikuntzak urbanizazio publikoan, enpresaren beharretara egokitzeko, hala nola zintarriari koska kentzea, lurzatiaren kanpoko berdegunea egokitzea, etab.

7. art. Lurzatiaren itxitura.

Bide publikora ematen duten lurzatiaren fronteetan eta lurzatiak banatzen dituzten mehelinetan fatxada marrarainoko itxiturak egiteko, bistako hormigoizko zokaloa jarriko da, 0,5 m altu, eta itxiera metaliko zurruna, 2 m-tarainokoa guztira; fabrikako elementuak % 25 izanen dira gehienez.

Lurzatien arteko gainerako bereizketa eta itxiturak gardenak izaten ahal dira goitik behera, baina inoiz ez 2 m baino altuago.

8. art. Fatxadak.

Libre da edozein konposizio fatxada nagusietan, kalitate oneko materiala erabiliko da haietan, gutxienez zarpeatu eta pintatuta emanen zaie akabera, ahal dela itxura estetiko ona izan dezala. Sektoreko eremu publikoetatik agerian gelditzen diren fatxada guztiek fatxada nagusiaren kalitate bera izanen dute akaberetan.

9. art. Lurzatien barreneko eremu libreak.

Fatxada nagusiaren eta bide publikoaren arteko eremu librean kokatuko dira langileek behar dituzten aparkalekuak eta jarduerak berak eskatzen dituenak; aparkalekuak eta ibilgailuendako aldeak behar bezala mugatuta egonen dira eta hautsik sortzen ez duen zoladura izanen dute.

Gainerako eremu libreari zoladura emanen zaio, edo berdegunea izanen da; eraikuntza proiektuan ezarritakoaren arabera urbanizatuko da, eta egoera onean mantenduko da estetika eta garbitasun aldetik.

Guztiz debekatua dago salgaiak edo beste gauza batzuk biltzeko erabiltzea fatxaden eta bide publikoaren arteko eremu libreak, baita edozein instalazio haietan kokatzea ere.

10. art. Hondakinak.

Industriak sortu eta zaborren udal zerbitzuak bildu ezin dituen hondakin guztiak titularraren kontura eramanen dira zabortegira, zuzenean.

Hondakin toxiko eta arriskutsuak sortzen dituzten industriek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/86 Lege Oinarrizkoari jarraituko diote, baita hura betetzeko erregelamendua onesten duen 833/88 Errege Dekretuari ere. Lege horien ondorioz, enpresek baimena eskatu beharko dute Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan hondakin toxiko eta arriskutsuak ekoizteko eta, urtero, zenbat hondakin sortu duten beharko dute deklaratu, eta baimendutako instalazioetan kudeatu.

11. art. Erregaiak biltegian gordetzea.

1._Erregeaien biltontziak lur azpian sartuko dira beti. Ez dago baimenik eremu publikoetan instalatzeko, eta lur pribatuetan egon beharko dute beti.

2._Fatxadako hormetan edo lurzatiaren itxituran baino ez dira egonen karga-ahoak, baina ez espaloietan.

3._Ur horniduraren hodiak baino barrenago sartuko dira lur azpiko fuel-oil biltegiak.

4._Instalazio hauek baimentzeko, instalazio-obrei buruzko espediente teknikoa, planoak eta azalpen-txostena barne, aurkeztu beharko zaio Udalari, teknikari eskudun batek sinatua eta biltegia instalatzeko egin beharreko obrek zer ezaugarri dituzten adierazi.

12. art. Tximiniak.

Galarazita dago ke-bidea fatxadatik ateratzea, estalkitik egin beharko da beti, eta eraikinaren punturik altuena baino metro bat gorago gutxienez, 10 metroko inguruan.

Fabrikaziokoak ez diren egoitzetako (bulegoak, etxebizitzak, etab.) ke-bideek fabrikako tximinien barrenean egon beharko dute beti. Gainerako kasuetan, babesik gabeko gai errekorretatik 100 cm-ra egonen dira gutxienez, eta babestutakoetatik 50 cm-ra.

Hodiak konpondu eta garbitzeko erregistroak ez dira inoiz likido edo gas sukoiak dituzten geletan izanen.

13. art. Hornitegiak.

Jarduera sailkatuen gaineko arautegia betetzeaz gainera, nahitaez izan beharko dute zerrenda bat zoladura emana edo berdegune dena, errepidetik bereizteko, 2 m baino zabalago. Ibilgailuak konpondu eta garbitzeko tailerra izaten ahal dute. Guardarentzako etxea izaten ahal da, 120 m²-koa, gehienez.

9._Hirigintzako fitxak.

9.1. UI-1 unitateko hirigintza-fixa:

Udala: Sesma.

Identifikazioa: U.I._1.

Ukitutako lurzatiak: 610, 611 (parte bat), 157 (parte bat) eta kale publikoa (M).

Hirigintzako helburuak: hiri lurzoru industrialeko interbentzioak erregulatzea.

Sailkapena: hiri lurzorua.

Erabilera: industrian eta jarduera bateragarrietan.

Unitatearen azalera: 23.409 m².

Lagatutako azalera: 4.737 m²-ko berdegunea (% 20) eta 4.985 m², kale publikoak.

Eraikitzeko ahalmena: 0,6 m² lurzati garbiko lurzoruaren m² bakoitzeko.

Jarduketa sistema: zuzenekoa.

Hirigintzako prozedura: eraikitzeko proiektuak.

Oharrak: unitate honi Sesmako industrialdeko eraikuntzari buruzko ordenantzak aplikatzea dagokio.

Eraikinek ezin dute lurzati garbiaren azaleraren % 60a baino gehiago hartu.

Solairuarteak irabazizko aprobetxamenduan sartzen dira, eta haien azalera ez da eraikinaren oinplanoko okupazioaren % 50a baino handiagoa izanen.

9.2. S. I._1 sektoreko hirigintza-fitxa:

Udala: Sesma.

Identifikazioa: S.I._1. (Banaketa eremuarekin bat dator).

Ukitutako lurzatiak: 161 (parte bat), 166, 167, 611 B, 612 (parte bat) eta ubidea (A).

Hirigintzako helburuak: Udalaren industrialdea handitzea.

Sailkapena: lurzoru urbanizagarri antolatua.

Erabilera: industrian eta jarduera bateragarrietan.

Unitatearen azalera: 56.647 m².

Lagatutako azalera: 5.811 m²-ko berdegune publikoa; 8.737 m², kale publikoak

Eraikitzeko ahalmena: 0,6 m² e/m² s (= 33.988 m² e), industriarako. Hau da, lurzati garbiko 0,807 m² e/m². Libre, dotaziorako erabilera badu.

Aprobetxamendu mota: 0,60 UAs/m² s

Jarduketa sistema: desjabetzapena.

Hirigintzako prozedura: lurrak desjabetzea. Urbanizazio proiektua. Eraikitzeko proiektuak.

Oharrak: "Ubidea babesteko zortasuna", 3. lurzatian bai baitu eragina, gehienez bi zubi, 6 m zabal, egin ahal izatea da, ubidearen gainerakoa aire zabalean utzita. Ez da eraikinik egonen ubide ardatzetik 6 m-ra edo hurbilago. Zuhaitzak edo/eta landareak sartzen ahal dira, uraren bidea galarazten ez badute eta oraingo ur emaria murrizten ez badute.

Solairuarteak irabazizko aprobetxamenduan sartzen dira, eta haien azalera ez da eraikinaren oinplanoko okupazioaren % 50a baino handiagoa izanen.

Iragarkiaren kodea: L0401010