28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

264/2004 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta toki entitateen arteko hitzarmenei loturiko Eskolaurreko ikastetxeen tarifen araubidea 2004-2005 ikasturterako finkatzen duena. Aipatu hitzarmenak abuztuaren 2ko 3086/2001 Ebazpenaren bidez arautu ziren.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 2an emandako 3086/2001 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, eta bere 3.1.7 atala garatzeko.

Ikusirik Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Familia Atalak 2004-2005 ikasturterako Eskolaurreko ikastetxeen tarifak finkatzearren egindako txosten teknikoa.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Zuzendaritzak, irailaren 13ko 374/1999 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dituen ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak eta toki entitateek sinatu eta abuztuaren 2ko 3086/2001 Ebazpenean arautu hitzarmenei loturiko Eskolaurreko Hezkuntzako ikastetxeetarako, ondoko tarifa hauek ezartzea 2004-2005 ikasturterako:

Hauek dira urteko tarifak:

Eskola

_7 ordukoa: 1024,98 euro urtean.

_6 orduko ordutegia: 952,16 euro urtean.

_4 ordukoa: 660,88 euro urtean.

Jantokia

_Gehieneko tarifa: 903,76 euro urtean.

11 hilabetekotan banatuko da ordainketa; beraz, tarifa hauek aterako dira:

Eskola

_7 ordukoa: 93,18 euro/hilabetea.

_6 orduko ordutegia: 86,56 euro/hilabetea.

_4 ordukoa: 60,08 euro/hilabetea.

Jantokia

_Gehieneko tarifa: 82,16 euro/hilabetea.

1.1. Aurreko atalean ezarritako tarifak murriztu eginen dira familia unitateko kideen per capita errentaren arabera. Ondoko taulan jaso dira ordaindu beharreko tarifak:

_7 orduko ikastetxeak:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA JANTOKIA ESKOLATZEA + JANTOKIA

3.212,77 baino ttikiagoa 12,85 32,13 44,98

3.212,78tik 5.140,43 eurora 28,92 35,34 64,26

5.140,44tik 6.425,53 eurora 48,19 54,62 102,81

6.425,54tik 7.710,66 eurora 64,90 57,19 122,09

7.710,67tik 8.995,76 eurora 73,89 67,47 141,36

8995,76 eurotik goitikoa 93,18 82,16 175,34

_6 orduko ikastetxeak:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA JANTOKIA ESKOLATZEA + JANTOKIA

3.212,77 baino ttikiagoa 11,17 32,13 43,30

3.212,78tik 5.140,43 eurora 26,49 35,34 61,83

5.140,44tik 6.425,53 eurora 44,32 54,62 98,93

6.425,54tik 7.710,66 eurora 60,29 57,19 117,48

7.710,67tik 8.995,76 eurora 68,83 67,47 136,30

8995,76 eurotik goitikoa 86,56 82,16 168,72

_4 orduko ikastetxeak:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA JANTOKIA ESKOLATZEA + JANTOKIA

3.212,77 baino ttikiagoa 4,35 32,13 36,47

3.212,78tik 5.140,43 eurora 17,99 35,34 53,02

5.140,44tik 6.425,53 eurora 30,20 54,62 84,82

6.425,54tik 7.710,66 eurora 41,86 57,19 99,05

7.710,67tik 8.995,76 eurora 48,19 67,47 115,66

8995,76 eurotik goitikoa 60,08 82,16 142,23

1.2. Eskolaurreko Hezkuntzako ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek % 50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan, 2.1 atalean ezarritako zenbatekoaren arabera. Tarifa hori ikastetxeari dagokion gutxieneko tarifaren parekoa izanen da, gutxienez.

1.3. Eskolaurreko Hezkuntzako ikastetxean 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek % 50eko beherapena izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta ikastetxeari dagokion tarifarik txikiena hirugarren eta hurrengo seme-alabengatik.

1.4. Ebazpen honen ondorioetarako, urteko per capita errenta kalkulatzeko zatiketa eginen da familiaren diru-sarrera guztien eta familia osatzen duten kide kopuruaren artean. Pertsona fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean famili unitateari dagokion zerga oinarria hartuko da diru-sarrera gisa.

1.5. Tarifak matrikula egiteko unean ezarriko dira, eta ikasturtean zehar ezin izanen dira berraztertu edo aldatu.

1.6. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztiek eskolatze kuota ordaindu beharko dute, baita justifikaturiko arrazoiengatik ikastetxera joaten ez badira ere. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joateko eta ikasturtean hamaika kuota ordaintzeko konpromisoa dakar berekin. Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aurrera ordainduko dira tarifak.

Ezarritakoa aldatzeko edozein proposamenen aurrean, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak dagokion txostena eginen du.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutura eta Familia Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita seian._Zuzendari kudeatzailea, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: F0402109