28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hain zuzen, arrantza arloko arauak hausteagatik, Miguel María Ollacarizqueta Olave jaunaren aurka irekitako 201/03 zehapen espedientea ebazten duen foru aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

1416/2003 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Miguel María Ollacarizqueta Olave jaunari (N.A.N. 44.624.090) zehapena jartzen diona, Basa-fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.

Ikusirik 201/03 zehapen espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren maiatzaren 21eko 776/2003 Foru Aginduaren bitartez Miguel María Ollacarizqueta Olave jaunaren aurka irekia Zubiriko Sepronak 2003ko apirilaren 5ean egindako salaketaren ondorioz, Eugiko urtegian arrantzan ari eta 52 cm-ko anuarrain bat harrapatu baitzuen, kanaberaz, eta lagun bat salabardoarekin lankide zuela.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2003ko irailaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (122. zk.) argitara eman dira Miguel María Ollacarizqueta Olave jaunari zehapen espedientea irekitzeko foru agindua eta dagokion karguen plegua.

Karguen Pleguan alegazioak aurkezteko eman den 15 eguneko epea iraganik, salatuak alegazio-idazkirik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio zehapen prozedurari segida ematea, karguen plegua bere horretan utziz. 300,51 euroko isuna ezartzen zaio eta arrrantza-baimena edo eskuratzeko gaitasuna kentzen urte beterako, egindako arau-hausteagatik, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 120.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Gainera, 27,04 euroko kalteordain bat eskatuko zaio, arrantzatutako amuarrain bakoitzeko.

Basa-fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Miguel María Ollacarizqueta Olave jaunari (NANa: 44.624.090), 300,51 euroko isuna ezartzea eta arrrantza-baimena edo eskuratzeko gaitasuna kentzea urte beterako, egindako arau-hausteagatik, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

Pertsona desgaituak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kaleko 1, 1. solairua) utzi beharko du lizentzia edo, bestela, bere etxetik hurbilen duen Guardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Zehapena administrazio bidean irmo bihurtu eta biharamunean hasiko da desgaitzealdia.

2. Miguel María Ollacarizqueta Olave jaunari errekerimendua egitea 27,04 euro ordain dezan, sortutako kalteen ordain gisa.

3. Aipatu foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Gehienez ere, 15 egun balioduneko epean ordaintzea isunaren gainerakoa, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, baita tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak erabiltzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Kontrol Administratiboaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murriztapena lortzeko gainerako agiriak ere.

4. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazio bidean irmo bihurtu eta biharamunetik aitzina hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

5.

Hartutako tresnak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude. Arau-hausleak berreskuratzen ahalko ditu, isuna eta erreskateko 18,03 euro ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege horrek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

7. Foru agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hogeita bian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0400997