28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2003ko abenduaren 11koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Batzordeak hartua, Institutuari atxikitako zentroak eta Nafarroako Aterpetxeen Sareko beste zentro batzuk erabiltzeko 2004rako gehieneko prezio eta tarifen araubidea onesten duena.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Batzordeak 2003ko abenduaren 11n egindako bilkuran erabaki zuen Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zentro eta instalazioak erabiltzeko ordaindu beharko diren prezio eta tarifen araubidea onestea. Zenbatekoak honako hauek dira:

A) KIROL INSTALAZIOAK

1._Kirol instalazioa. "Larrabide Kiroldegia" Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroa.

1.1. Banakako abonuak:

Udaldia (ekainaren 15etik irailaren 15era):

N 62,60 42,50 6,10 6,60

M 43,80 29,70 4,30 4,60

TX 31,30 21,20 3,10 3,30

1.2. Banakako abonuak (arautuak).

Urteko gainerako egunak (irailaren 15etik ekainaren 15era):

N 44,10 15,20 4,30

M 31,00 10,60 3,00

TX 22,00 7,60 2,20

Azalpena:

N: Normala (% 100).

M: Murriztua (_%30). Udaldiaren luzapena, gazte-txartela daukatenak, gorputz hezkuntzako programak.

TX: Txikia (_%50). 4 urtetik 13 urtera bitarteko haurrak, udan. Minusbaliatutzat joak. Kirola sustatzeko programak. Familia larriko txartelaren titularrak. Erretiratuak eta pentsiodun kreditatuak. 14 urtetik beheitikoak urteko beste egunetan.

Oharra: 15 eguneko abonuetan, 15 egun hautatzen ahalko dira, zehazten den hilabetearen 30 egunetatik.

1.3. Taldeka erabiltzeko tokiak orduen arabera alokatzea. Urte osoa.

Futbol zelaia 2,50 16,90 13,80

Futbol zelaiaren erdia 1,30 8,30 6,80

Atletismoko pista 7,70 52,10 44,50

Denendako aldagelak 1,30 8,30 6,80

Batzuendako aldagelak 0,00 12,70 11,60

Argiak pizteko fitxa 0,00 1,50 1,50

Pilotalekua 10,30/15 egun 8,10 6,80

Berezko belardiaren erdia 0,00 8,30 6,80

2._Kirol instalazioa. Gelbentzu Josteta Zentroa. 2.1. Banakako abonuak (arautuak).

Udaldia (ekainaren 15etik irailaren 15era):

N 63,00 42,00 6,00 6,50

M 44,10 29,40 4,20 4,50

TX 31,50 21,00 3,00 3,20

Azalpena:

N: Normala (% 100).

M: Murriztua (_%30). Gazte-txartela daukatenak, kirol talde itunduak.

TX: Txikia (_%50). 4 urtetik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, minusbaliatutzat joak eta pentsiodun kreditatuak. Familia larriko txartelaren jabeak.

Oharra: 15 eguneko abonuetan, 15 egun hautatzen ahalko dira, zehazten den hilabetearen 30 egunetatik. Hamabost eguneko abonuak eskatzeko epea maiatzaren 15etik ekainera 10era bitartekoa izanen da. 2.2. Banakako abonuak (arautuak).

Denboraldiko gainerako egunak (urriaren 1etik ekainaren 15era):

N 119,00 63,00 42,00 25,00 5,40 6,50

M 83,30 44,10 29,40 17,50 3,80 4,50

TX 59,50 31,50 21,00 12,50 2,70 3,20

Azalpena:

N: Normala (% 100).

M: Murriztua (_%30). Gazte-txartela daukatenak, kirol talde itunduak.

TX: Txikia (_%50). 4 urtetik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, minusbaliatutzat joak eta pentsiodun kreditatuak. Familia larriko txartelaren jabeak.

Oharrak: Hileroko abonuetarako izen emateko epea aurreko hileko 1etik 25era bitartekoa izanen da. Denboraldi osoan izena emateko epea irailaren 1etik 25era bitartekoa izanen da. Udazkeneko aroan izena emateko epea irailaren 1etik 25era bitartekoa izanen da. Gainerako hiruhilekoetarako, hiruhilekoa zer hilabete hasten den eta hil horren 1etik 10era bitarte.

Udazkeneko aroan 15 egun galtzen direnez, instalazioa egokitu beharrez itxi egiten da eta, prezioa 9 euro merkeago izanen da.

2.3. Urteko abonu arautuak (urriaren 1etik irailaren 15era).

N 139,00

M 97,30

TX 69,50

2.4. Familia batendako urtebeteko kuota.

Haurrak (4-13 urte), bi gurasoak urtebeterako bazkide badira: 0,00 euro.

Haurrak (4-13 urte), guraso bat urtebeterako bazkide bada: 34 euro.

2,5. Taldeka erabiltzeko tokiak orduen arabera erabiltzea (prezioa).

Igerileku handiko kale bat 2,50 21,00 _

Igerileku txikiko kale bat 1,50 10,50 _

Estalpeko pilotalekua 1,20 8,10 _

Estali gabeko pilotalekua 1,00 6,50 _

Ilea lehortzeko makinarako fitxa _ _ 0,20

Argia ordubete pizteko fitxa _ _ 2,00

"Larrabide" Kiroldegirako eta "Gelbentzu" Josteta Zentrorako orotariko arauak

_Hiruzpalau hiruhilekori dagokion kuota aurretik ordainduz gero programa berezi baterako, ordaindu beharreko zenbateko osoaren % 10eko deskontua izanen da.

_Ezarritako prezioek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnean hartuko dute indarra.

_Erabiltzaile guztiek banakako abonua eduki beharko dute, eta gainera ordaindua izan, Gelbentzu Josteta Zentroarekin hitzarturiko taldeak izan ezik.

_Tarifak kobratzeko kontuan hartuko den adina, abonatuak aldian aldiko kanpainan duena edo beteko duena da.

_Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikastetxeek hitzarmen bat sinatzen ahalko dute instalazioak erabiltzeko.

_Gelbentzu Josteta Zentrorako urteko abonuak eskuratzen ahalko dira udaldiko abonatuen bajak izanez gero soilik, udaldian zentro hori bete-betea egoten baita.

_Abonatua izan gabe, edozeinek erabiltzen ahal du frontoia gorderik ez dagoen ordu batean, eguneko sarreraren prezioa ordaindu ondoren. Larrabide Kiroldegian aukera hori bakarrik udaldiz kanpo erabiltzen ahalko da.

_Galtzeagatik txartela berritu behar izanez gero, 3 euro pagatu beharko dira.

2._Kirol Etxea.

Kirol Etxea irekitzea, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak instalazio hori irekitzeko emandako orduetatik kanpo: 20 euro/ordua.

B) GAZTEENDAKO INSTALAZIOAK

1._Gazteendako aterpetxeak.

1.1. Banakakoak (aterpekide txartelarekin). Ostatua eta maindireak.

30 urtetik beheitikoak: 13,50 euro lagun eta eguneko.

29 urtetik goitikoak: 16 euro lagun eta eguneko.

3 urtetik beheitikoak, familiarendako aterpekide txartela izanez gero: dohainik.

1.2. Aterpekide taldeko eta familiako txartelarekin. Ostatua eta maindireak.

Taldeak (gutxienez 10 lagun): 13,50 euro lagun eta eguneko.

1.3. Osagarriak:

Gelan bainugela edukitzea: 4 euro/eguna.

Logelako ohe huts bakoitzeko: 4 euro.

Maindireak: 3 euro.

Eskuoihalak: 2,50 euro.

1.4. Zazpi baino gehiagorekin partekaturiko gela, bakarrik "Orreaga" gazte-aterpetxean, haren ezaugarri bereziengatik.

Ostatu hartzea: 7,50 euro lagun eta eguneko.

2._Jantokiaren gehieneko prezioak, BEZa barne.

2.1. Iruñeko "Fuerte del Príncipe" gazte egoitza eta Altsasuko "Otadiko Santo Kristo" gazte aterpetxea.

Gosaria: 1,99 euro.

Bazkaria: 5,29 euro.

Afaria: 4,72 euro.

Mantenu osoa: 12,00 euro.

2.2. "Orreaga" gazte-aterpetxea.

Gosaria: 3,00 euro.

Bazkaria: 6,00 euro.

Afaria: 6,00 euro.

Mantenu osoa: 13,00 euro.

2.3. Lekarozko "Valle de Baztan" gazte-aterpetxea.

Gosaria: 2,50 euro.

Bazkaria: 6,00 euro.

Afaria: 6,00 euro.

Mantenu osoa: 12,50 euro.

3._Getadarko gazteen aterpea:

(Gazte elkarteek, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak eta ikastetxeek bakarrik erabiltzekoa, gutxienez 20 pertsona eta gehienez 40). Bezero guztiek aterpekide-txartela eduki beharko dute.

Instalazioa alokatzeko oinarrizko prezioa. Astelehenetik ortziralera: 223,50 euro.

Logelaren prezioa, pertsona eta eguneko. Astelehenetik ortziralera: 2 euro. Asteburua: 7,50 euro.

4._Doneztebeko "Belbieretxea" gazteen aterpea:

(Gazte elkarte, aterpekide talde, erakunde eta ikastetxeek bakarrik erabiltzekoa, gutxienez 15 pertsona eta gehienez 32). Bezero guztiek aterpekide-txartela eduki beharko dute.

Instalazioa alokatzeko oinarrizko prezioa. Astelehenetik ortziralera: 223,50 euro.

Logelaren prezioa, pertsona eta eguneko. Astelehenetik ortziralera: 2 euro. Asteburua: 7,50 euro.

5._"Fuerte del Príncipe" Gazteen Egoitza

5.1. A eraikina.

Bi edo hirurentzako logela bainugelarik gabe, pertsona eta eguneko: 13,50 euro.

Logela ikasturtean. Zortzi hilabete ordaindu beharra, urritik maiatzera bitarte: 175 euro.

Egoiliarrendako logela ekainetik irailera bitarte, astean: 55 euro.

5.2. B eraikina.

Birentzako logela bainugelarekin, pertsona eta eguneko: 20 euro.

Birentzako logela bainugeladunean pertsona bat bakarrik, pertsona eta eguneko: 26 euro.

Logela ikasturtean. Zortzi hilabete ordaindu beharra, urritik maiatzera bitarte: 290 euro.

Egoiliarrendako logela ekainetik irailera bitarte, astean: 80 euro.

Oharra: Ematen diren prezioak ostatuaren ez besteren gehieneko prezioak dira, BEZa barne. Jantoki zerbitzuak aterpetxe edo gazte egoitza bakoitzean ezarririko prezioaren eta ordaintzeko moduaren arabera kobratuko dira.

6._Lekua erreserbatzea:

_Aterpetxe batean ostatu hartu nahi duen edozein pertsonak edo taldek kopuru bat utziko du gordailuan (prezio osoaren % 25era bitartekoa), eta konturako dirutzat hartuko da.

_Lekuen erreserba ondoko kasu eta portzentajeen arabera itzuliko da:

1. % 100, erreserba gazteen aterpetxera joan baino bi hilabete lehenago kentzen bada.

2. % 50, erreserba gazteen aterpetxera joan baino hilabete bat lehenago kentzen bada.

3. Erreserbaren dirua itzultzeko gazte-aterpetxera joan baino hamabost egun lehenago kendu beharko da.

4. Aterpetxeen banakako erabiltzaileen kasuan, erreserbaren dirua itzultzeko gazte-aterpetxera joan baino 48 ordu lehenago kendu beharko da

7._Aretoak bilkura eta ikastaroetarako erabiltzea, edozein instalaziotan:

20 pertsona gehienez, prezioa/ordua: 11 euro.

40 pertsona gehienez, prezioa/ordua: 13 euro.

40 pertsona baino gehiago Egun osoan: 192 euro. Goiz edo arratsaldeetan: 96 euro.

8._Gazteria Zuzendariordetzaren programa eta jarduerak.

Jarduerak Nafarroan:

Hamar egun: 140,50 euro.

Hamabost egun: 151 euro.

"Oihaneko eta Historiako altxorra" programa. Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzeko: 125 euro.

Jarduerak beste autonomi erkidegoetan. Garraioa barne:

Hamar egun: 161 euro.

Hamabost egun: 177 euro.

Garraiorik gabe: 109,50 euro.

Jarduerak atzerrian (*):

Bi aste: 322,50 euro.

Hamar egun: 289 euro.

Auzolandegiak (**) (Bidaiarik gabe): 72 euro.

Bereziak (**), 10 egun: 171,50 euro.

(*) Prezioak aldatzen ahal dira, aire, itsaso edo lurreko garraioen tarifen arabera.

(**) Prezioak jarduera egiten duen enpresa edo erakundeari ordainduko zaizkio zuzenean.

Oharra: dirua ez da inolako programa edo jardueratan itzuliko, non ez den ezinbesteko kasuren bat edo ziurtagiri mediko ofiziala, edo, bestela, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak jarduera bertan behera uzten duenean.

9._Lekarozko "Valle de Baztan" gazteentzako aterpetxeko kanpoko kirol instalazioak.

Lekarozko igerilekua eta zerbitzuak erabiltzeko prezioak 2004. urtean.

Denboraldiko abonuak:

Haurrak, 4 urtetik 13 urtera: 25 euro.

Helduak, 14 urtetik aitzina: 55,50 euro.

Deskontuak:

Gazte txartela: % 30.

Pentsiodunak: % 30.

Familia larriak: % 30.

Eguneko sarrerak.

Haurrak, 4 urtetik 13 urtera. 1,60 euro.

Helduak, 14 urtetik aitzina: 4,60 euro.

Taldeak, pertsona bakoitzeko: 1,60 euro.

"Valle del Baztan" gazte aterpetxeko banakako aterpekideak: 1,60 euro.

Deskontuak:

Gazte txartela: % 30.

Pentsiodunak: % 30.

Familia larriak: % 30.

Eguneko jarduerak, astelehenetik ostiralera:

10 eguneko txanda: 62 euro.

Familia larriendako deskontuak: % 30.

Prezio guztiek BEZa barne dute.

10._Espainiako Gazte Aterpetxeen Sarearen materiala.

Aterpekide gazteen txartela 5,00 29 urte bitarte, barne.

Aterpekide helduen txartela 11,00 30 urtetik goiti

Taldekako aterpekideen txartela 15,00

Familiako aterpekideen txartela 22,00

Ongi etorria hartzeko kupoiak 3,00

Europako nazioarteko gidaliburua 7,81

Ameriketako eta beste herrialdeetako

nazioarteko gidaliburua 7,81

11._Gazteekin egiten diren Jardueretarako Nafarroako Eskolako ikastaroak.

16 ordu bitarte 62,50

40 ordu bitarte 156,00

60 ordu bitarte 250,00

60 ordu baino gehiago 312,00

Ikastaroa luzeagoa baldin bada, prezioa dagokion proportzioan handituko da.

Zentro eta instalazio guztietarako orotariko araua

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari ahalmena eman zaio, sortzen ahal diren zerbitzu berrien behin-behineko prezioak ezartzeko, baita kirolari federatuekin, kirol elkarteekin, gazte elkarteekin, pertsona fisiko edo juridikoekin eta irabazi asmorik gabeko erakundeekin bekak, akordioak edo hitzarmenak sinatzeko ere, instalazioak erabili ahal izateko. Halaber, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Instituturako kontraprestazioa ezarriko du.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan._Idazkaria, Ricardo Ruano Enériz._Lehendakaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: F0401393