28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

428/2003 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, aurkeztutako agiriak ontzat eman eta "Minueta" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, 678 NA, Nafarroako Erregistro Liburuan inskribatzea agintzen duena.

Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzeko Estatutua onesten duen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuarekin, hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Aginduarekin, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuarekin, eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari atxikitzeari buruzko otsailaren 7ko 40/1986 eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretuekin bat,

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak uztailaren 28ko 12/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak irailaren 15ean emandako 55/2003 Foru Agindua baliatuz, Nekazaritzako Elikagai Industrien zerbitzuburuari eta Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien zerbitzuburuari eskuordetzen baitzien Landa Garapenerako zuzendari nagusiaren sinadura,

EBATZI DUT:

1. Aurkeztutako agirien edukia ontzat eman eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietate hau Inskripzio Liburuan ezar dadila agintzea:

"Minueta" E.N.S., 678 NA, erantzukizun mugatukoa, egoitza Lizarragabengoan (Etxarri-Aranatz) duena, San pedro kalean, z.g.

Sozietatearen helburua: esne-behiak elkarlanean ustiatzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesatuari eta Estatuko Administrazioari, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita bian._Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emandako ordezkotza erabiliz, Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0401325