28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

31/2004 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gazteen Entitateen Erroldan ondoko eranskinean aipatzen diren Gazte Elkarteen baja inskribatzea onartzen duena.

Gazteriaren Zuzendariordetzaren txostena ikusirik, urriaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (128. zk.) argitaratu zen irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduaren 12.c) artikuluan Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluko 3. idatz-zatiari buruz xedaturikoarekin bat, bidezko da adieraztea ezarririko epean Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak datuak gaurkotzeko igorririko inkestak erantzun ez dituzten entitateek Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan agertzeko eskubidea galdu dutela eta, hortakotz, errolda horretan baja hartu dutela.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 278/2003 Foru Dekretuko 14. artikuluaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eranskinean agertzen diren Elkarteei Gazteen Entitateen Erroldan baja ematea, 1988ko urriaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (128. zk.) argitaraturiko irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduaren 10., 11. eta 12.b artikuluetan Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76.3 artikuluari buruz xedaturikoa betetzeko.

2. Ebazpen hau igortzea interesatuei, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutura, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Gazteriaren Zuzendariordetzara eta Prestakuntzaren eta Zeharkako Jardueren Atalera, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hamahiruan._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

E R A N S K I N A

Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan baja eman zaien elkarteak

ERROLDAKO ZK. ELKARTEA

A/012 Valle de Allín-Metauten G.E.

A/013 Kayros G.K.E.

A/020 Zartako Irratia G.E.

A/030 Cuatro Caminos G.E.

A/030 Planta Baja Bonsai G.E.

A/020 Malatxo G.E.

A/045 Ikasle Abertzaleak E.

A/048 Argibide G.E.

A/063 Haize Berri Elkartea G.E.

A/070 Txaranga Jaiak G.E.

A/071 El Tajador G.E.

A/073 Lizarrako Herriz Herri Taldea G.E.

B/012 Iraultza Taldea Gazte Komunisten eta Iraultzaileen Federazioa

C/040 Cabredoko Gizarte Zerbitzua E.

C/042 Buñuelgo Musikaren udal banda E.

C/046 Bagaz Nafarroa E.

Iragarkiaren kodea: F0401394