28. ALDIZKARIA - 2004ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

5/2004 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzen duena.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak eskatu du, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren babesean, Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sorrtzea, Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboari atxikia, dokumentu sartu-atera handia sortu baita zuzendarita nagusi horretan, bete behar dituen eginkizunak direla eta.

Aipatu 3. artikuluak ezartzen du, herritarrentzat idazki eta mezuak aurkeztea eta haien irteera errazagoa izan dadin, Nafarroako Gobernuko departamentuek erregistro osagarriak ezartzen ahal dituztela beren antolaketaren barnean eta beren ardurapean, gaien kopuru handiak eta haien tankerak beharrezkoa egiten badu. Betiere, erregistro osagarriak sortuz gero, idazpena behar duten agirien sarrera-irteeren denborazko ordena bermatu beharko da, baita erregistro bakarraren sisteman informatika bidez sartuta egotea ere.

Horrenbestez, egindako eskaerari buruz Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuak emandako adostasun-txostena ikusirik, eta, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzea, Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboari atxikia eta erregistro bakarraren sisteman sartua, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuari, Lehendakaritza Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Teknikoari eta Argibide eta Erregistro Bulegoari, eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hamaseian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0402759