24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

E R R O I B A R

Aurizberriko (Erroibar) saneamendu eta hornidura sareak berritzeko lanen proiektuaren idazketa

Erroibarko Udalak Aurizberriko (Erroibar) saneamendu eta hornidura sareak berritzeko lanen proiektuaren idazketa esleitu behar du.

_Kontrataren aurrekontua: 58.000 euro (BEZa barne).

_Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahirugarren egun naturaleko 13:00etan.

_Eskaintzak Erroibarko Udaletxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira (Frantziako errepidea, z.g. Lintzoain-Nafarroa).

_Proposamenak irekitzeko data: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bost eguneko epean.

Baldintza plegua Udaletxeko idazkaritzan dago interesatuen eskura, Lintzoain (Nafarroa), Frantziako errepidea, z.g.

Erron, bi mila eta lauko otsailaren hamaikan. Alkatea, Enrique Garralda Erro

PROPOSAMEN EREDUA

............. J/A-k, .................(e)ko bizilagun, ............... N.A.N. zenbaki duenak, bere izenean edo ................ ordez, Aurizberriko (Erroibar) saneamendu eta hornidura sareak berritzeko lanen proiektuaren idazketa esleitu behar dela jakin ondoren, egiteko konpromisoa hartu du, aipatutako dokumentazioari hertsiki lotuz, ............. (hizkiz) ............. eurotan (BEZa barne).

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0402619