24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

RIBAFORADA

Ribaforadako Udal Plan Orokorraren erredakzioa

Lehiaketaren xedea: Ribaforadako Hirigintzako eta Lurraldearen Antolamenduko Udal Plan Orokorra erredaktatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia eta tramitazio arrunta.

Hasierako prezioa: 80.000 euro, BEZa barne.

Eskaintzen aurkezpena: Ribaforadako Udalaren erregistroan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita hamargarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Pleguak: klausula administratiboen, ekonomikoen eta teknikoen pleguak interesatuen eskura daude, Ribaforadako Udalaren bulegoetan.

Ribaforadan, bi mila eta lauko otsailaren hamaikan. Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0402267