24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ORKOIEN

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Orkoiengo Udalak, 2004ko urtarrilaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako dei egitea:

Kontratuaren xedea: proiektua erredaktatzea, honako lan hauetarako: konpontzea kaleetako zoladura, espaloiak, argiteria publikoa eta ur hustuketa, Orkoiengo Kupueta auzoan; gainera, sartu behar dira segurtasun proiektua eta obraren zuzendaritza.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketa bidez.

Kontratazio aurrekontua: 47.268,40 euro.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago, Orkoiengo Udaletxean.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Orkoiengo Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, 13:00etan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Orkoienen, bi mila eta lauko otsailaren bostean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0402108