24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

U Z T A R R O Z E

Obrak kontratatzeko lehiaketa irekia

Kontratuaren xedea:

A) Presio handiko ur hornidura berritzea, 1. fasea: ura hartzea eta hodi sarea.

B) Presio handiko ur hornidura berritzea, 2. fasea: depositua eta loturak.

C) Hilerriko bidea egokitzeko obrak.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, sailkapen jakineko enpresen artean, lizitazio irekiaren bidez.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, e) eta c) kategoriak, eta C taldea, 2 azpitaldea, d) kategoria.

Lizitazioaren aurrekontua: 529.984,20 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: zazpi hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Uztarrozeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte. Egun hori larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo astelehena bitarte.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintzen plegu bateratuan aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko seigarren egun naturalean, arratseko zortzietan, Udalaren bikura aretoan. Egun hori larunbata edo baliogabea bada, hurrengo astelehenean irekiko dira.

Baldintzen plegu bateratua eta proiektu teknikoak lizitatzaileen eskura daude Iruñeko Rubio paper-dendan (Bergamin kalea, 10).

Uztarrozen, bi mila eta lauko otsailaren bostean. Alkate udalburua, Conrado Orduna Larriqueta.

Iragarkiaren kodea: L0402099