24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

M E N D A B I A

Orube enkantea Palomar kalean

Mendabiako Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikorako dei egiten du, salgai jartzeko ondareko orube bat, 129,60 metro karratukoa, Palomar kalean dagoena, Hirilurreko Ondasunen Udal Katastroan 6. poligonoko 1603. lurzatiaren parte dena.

Enkantea eguerdiko hamabietan eginen da, Udalaren bilkura aretoan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamargarren egun baliodunean.

Hasierako prezioa 89.400,82 eurokoa da (laurogeita bederatzi mila eta laurehun euro eta laurogeita bi zentimo), gehi ezarritako zergak, eta gora jota hobetzen ahalko da.

Gora jotzeko hainbestekoa 300 eurokoa da (hirurehun euro).

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: 1.788 euro.

Espediente honen dokumentazioa, balorazio txostena eta baldintzak udal idazkaritzan aztertzen ahal dira.

Mendabian, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0402098