24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30/2004 FORU DEKRETUA, ostailaren 9koa, Girgillaoko Udaleko udalburu-kudeatzailea izendatzen duena.

Girgillaoko Udala kontzeju irekiaren bidez antolaturik dago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 32. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Udal hauteskundeetan Girgillaoko mugapean hautagai-zerrendarik aurkeztu ez denez, bidezkoa da behar den udalburu-kudeatzailea izendatzea, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 179, 181 eta 182. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._José Javier Yoldi López de San Román jauna Girgillaoko Udaleko udalburu-kudeatzaile izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0402204