24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

T U T E R A

Jarduera sailkatuak

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (1989ko abenduaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez (1990eko martxoaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, 15 egunean, ondotik zehazten den instalazioaren gaineko espedientea. Epe horretan egoki juzgatzen diren alegazioak onartuko dira.

Eskatzailea: Guardian Navarra, S.L.L. Jarduera: beira biltegia. Tokia: Montes de Cierzo industrialdea, 232 errepide nazionala, 86. kilometroa (081/03).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta lauko urtarrilaren hamaseian. Zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0401159