24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

CORTES

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Aránzazu Grasa Bolón. Jarduera: kafetegia, eta ogia eta pastak saltzea (ezartzea). Tokia: Cortes, San Juan kalea, 27.

Cortesen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hemeretzian. Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0400925