24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

A N T S O A I N

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Antsoaingo udaltzain izateko bi lanpostu betetzeko deialdian

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Alfredo García Lópezek, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

2004ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 4an, argitaratu zen Antsoaingo udaltzain izateko bi lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta aurkeztutakoak ebatzi baitira, behin betiko zerrenda argitaratzen da, deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz.

Horrenbestez,

Ebatzi dut:

1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

ARMENDARIZ PALACIOS, JAVIER

ARREGUI RAMOS, GORKA

ASTIZ AZAGRA, MIKEL

BERIAIN SAN MARTIN, JOSE MARIA

CILVETI LOPERENA, DAVID

DEL CERRO GARCIA, SANTIAGO

EGAÑA PELLEJEROS, ANGEL MARIA

HERNANDEZ PALOMINO, RICARDO

IBIRICU CASANOVA, ANGEL

IRIBARREN MATEO, MARIA EUGENIA

JIMENEZ JUANTO, GORKA

MERINO ORTIZ, SILVIA

MORENO BARCENA, KOLDO

OROZ CIA, PABLO

PALOMINO HERNANDEZ, REBECA

PECHE MEZCUA, ANTONIO

PEREZ LAMBARRI, HAYMAR

ROMEO ARIZALA, MARIA JOSE

ROMERO BALLESTERO, ANGEL DIEGO

SANCHEZ HERNANDEZ, IOSUNE

SEVILLA ZABALZA, SILVIA

Baztertuak:

_Agiri hauek ez aurkezteagatik: osasun ziurtagiri ofiziala; argitaratutako ereduaren araberako eskabidea eta inskripzio eskubideen frogagiria.

ELOSEGUI ARZALLUZ, MARIA ANGELES

_Osasun ziurtagiri ofiziala ez aurkezteagatik.

GLARIA AZNAREZ, CARLOS LORENZO

_Argitaratutako ereduaren araberako eskabidea ez aurkezteagatik.

JUANCHE LAREQUE, JUAN JOSE

2. Erakundeek egindako izendapenak ezagutzen baitira, epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Alfredo García López jauna, Antsoaingo Udaleko alkate udalburua. Ordezkoa: Antonio Gila Gila jauna, lehenengo alkateordea.

Mahaikidea: Fernando Plano Izaguirre jauna. Ordezkoa: María Jesús Goiburu Imaz andrea. Nafarroako Gobernuko Segurtasun Eskolak izendatuak.

Mahaikidea: Javier Arteta Gorriz jauna. Ordezkoa: Javier Arrobarren Barrena jauna. Iruñeko Udalak izendatuak.

Mahaikidea: José Javier Orduna Pérez jauna. Ordezkoa: Egoi Beperet Redín jauna. Barañaingo Udalak izendatuak.

Mahaikidea: Alfredo Pérez Garde jauna. Ordezkoa: Alfredo Betes Beltrán jauna. Antsoaingo Udaleko Langileen Batzordeak izendatuak.

Idazkaria, botorik gabe: Udalekoa, edo haren ordez legez diharduena.

3. Hizkuntz eskakizuna frogatzeko probak 2004ko martxoaren 1ean eginen dira, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan.

4. Hautapen aldiko lehenengo proba 2004ko martxoaren 8an eginen da. Egun horretan, hizkuntz eskakizuna betetzen dutela frogatu duten izangaiek Antsoaingo udal igerilekuetan agertu beharko dute, 8:30etan, nortasun agiri nazionalarekin eta lehenengo probako ariketa guztiak egiteko kirol arropa egokiarekin.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, bi mila eta lauko otsailaren hamazazpian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0402559