24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CINTRUENIGO

Praktiketako funtzionario izendatzea. 169/2004 Ebazpena

Faustino León Chivite jauna, Cintruenigoko (Nafarroa) Udaleko alkatea.

Udalak 2003ko otsailaren 5ean egindako osoko bilkuran, Cintruenigoko Udaltzaingoko kide izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2003ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 18an.

Alkatetzaren Ebazpenaren bidez (2003ko abuztuaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 99. zk.an), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko eta behin betiko zerrenda onetsi zen.

Deialdiaren 5.2 atalean aipatzen den hautaketa-faseko probak amaitu baitira, haren 5.2.2 ataleko 5. lerroaldean xedatutakoa betetzeko, epaimahaiak Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan behin betiko onartutakoen zerrenda igorri du, probetan lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, izangaiei eskatutako dokumentazioa atxikirik.

Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 14ko 213/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 37. artikuluko 2. idatz-zatiak honakoa xedatzen du: "Nafarroako Polizia Kidegoetan sartzeko hautagaiak prestakuntzarako ikastaroa egiteko onartuak izan badira, praktikaldiko funtzionarioak izanen dira hura egin bitartean."

Bestalde, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen maiatzaren 12ko 100/2003 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrak honako hau ezartzen du: "Udaltzain (...) izateko ikastaroak iraun bitartean, izangaiek dagokien mailaren hasierako soldata jasoko dute eta, halakorik izanez gero, familia laguntzari dagokiona"; eta haren 30. artikuluko 1. idatz-zatiak, berriz: "Udaltzaingoan (...) sartzeko ikastaroetan parte hartzen duten ikasleak aldi baterako izendatuko ditu bakoitzari dagokion Administrazio Publikoko organo eskudunak, salbu eta aldez aurretik hartako funtzionario bihurtu badira", eta 30. artikuluko 2. idatz-zatian, berriz, haientzako araubide juridikoa.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da aipatu praktiketako funtzionarioen izendapena egitea.

Ebatzi dut:

1. Praktiketako funtzionario izendatzea honako izangai hauek, Udalaren 2003ko otsailaren 5eko osoko bilkuran onetsitako deialdiari, Cintruenigoko Udaltzaingoko kide izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzekoari, dagokion Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroak dirauen bitartean:

Miguel Pérez Arnáiz.

Oscar Pérez Muñoz.

David Pitillas Vicente.

Izendapenak 2004ko urtarrilaren 23tik aurrera izanen du indarra, egun horretan hasiko baita Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolan, eta bertatik adieraziko diote Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari noiz bukatu den, behar den denborarekin.

Udaltzain izateko ikastaroak iraun bitartean, izangaiek C mailaren hasierako soldata jasoko dute eta, halakorik izanez gero, familia laguntzari dagokiona.

Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, horrexetan segituko baitute.

Halaber, funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenetatik, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen maiatzaren 12ko 100/2003 Foru Dekretuaren 30. artikuluko 2. idatz-zatian halakoentzat ezarritako zehaztapenen arabera aplikatzen ahal zaizkienen menpe egonen dira.

2. Haientzako praktiketako monitore izendatzea Rafael Rández Garbayo jauna, Cintruenigoko Udaltzaingoko kaboa.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuei, epaimahai kalifikatzaileko kideei eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Zerbitzuko zuzendariari, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, Faustino León Chivite. Idazkaria naizen honen aurrean, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0401637