24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da eranskinean adierazten diren Barne zuzendari nagusiaren ebazpenen jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoa:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabian._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

E R A N S K I N A

Espedientea: 13/2003. Zehapen ebazpena.

Jakinarazten den egintza: 1929/2003 Ebazpena, abenduaren 11koa, Barne zuzendari nagusiarena.

Erruduntzat jotakoa: Asuka ostatua.

Herria: Tutera (Nafarroa).

Titularra: Carlos Garriga García eta Alberto Molina García.

Hautsitako araua: Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikulua.

Zehapena: 1.204 euro.

Espedientea: 44/2003. Zehapen ebazpena.

Jakinarazten den egintza: 1952/2003 Ebazpena, abenduaren 15ekoa, Barne zuzendari nagusiarena.

Erruduntzat jotakoa: Vicente Yanguez Santalla.

Herria: Madril.

Hautsitako araua: Nafarroako Zezen ikuskizunen Erregelamenduaren 68.3 artikulua.

Zehapena: 120 euro.

Espedientea: 68/2003. Zehapen ebazpena.

Jakinarazten den egintza: 1930/2003 Ebazpena, abenduaren 11koa, Barne zuzendari nagusiarena.

Erruduntzat jotakoa: Manuel Montiel Montiel.

Herria: Chiclana de Segura (Jaén).

Hautsitako araua: Nafarroako Zezen ikuskizunen Erregelamenduaren 69.4 artikulua.

Zehapena: 120 euro.

Espedientea: 113/2003. Zehapen ebazpena.

Jakinarazten den egintza: 1928/2003 Ebazpena, abenduaren 11koa, Barne zuzendari nagusiarena.

Erruduntzat jotakoa: José Rovira Buñuel.

Herria: Tutera.

Hautsitako araua: Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10.3.a) artikulua eta Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 89.4 artikulua.

Zehapena: 301 euro.

Iragarkiaren kodea: F0400523