24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da eranskinean adierazten den Barne zuzendari nagusiaren ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoa:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, espedientea interesatuen eskura izanen da Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 2), oso-osorik aztertu eta alegazioak eta frogabideak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabian._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

E R A N S K I N A

Espedientea: 143/2003.

Ebazpena: 1869/2003 Ebazpena, azaroaren 25ekoa, Barne zuzendari nagusiarena.

Jakinarazten den egintza: zehapen prozeduraren hasiera.

Erruduntzat jotakoa: Bar Otxando.

Herria: Atarrabia.

Titularra: Inmaculada Ayesta Vilches.

Hautsitako araua: Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikulua.

Iragarkiaren kodea: F0400511