24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

77/2004 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Iruña-Logroño autobia, B/4 tartea: Lizarrako saihesbidea-Los Arcos" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, urtarrilaren 30eko 103/2004 Foru Aginduaren bidez, "Iruña-Logroño autobia, B/4 tartea: Lizarrako saihesbidea-Los Arcos" proiektua behin betikoz onetsi zuen. Maiatzaren 30eko 593/2003 Foru Aginduaren bidez jendaurrean paratu zen.

Nafarroako Gobernuak, urriaren 27ko 661/2003 Foru Dekretuaren bidez, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela adierazi zuen.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren uztailaren 29ko 800/2003 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Iruña-Logroño autobia, B/4 tartea: Lizarrako saihesbidea-Los Arcos" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea martxoaren 8an Deierriko eta Villatuertako Herriko Etxeetan ager daitezen, martxoaren 9an Lizarrakoan, martxoaren 10ean Aiegikoan, martxoaren 11n, 12an eta 15ean Iguzkitzakoan, martxoaren 16an eta 17an Villamayorkoan, martxoaren 18an Lukingoan, martxoaren 22an eta 23an Barbaringoan eta martxoaren 24an Los Arcoskoan, okupatu aitzin aktak egiteko eta, hala bada, baita ukituriko ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzekoak ere.

2. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Deierri, Villatuerta, Lizarra, Aiegi, Iguzkitza, Villamayor, Lukin, Barbarin eta Los Arcosko Herriko Etxeetan. Halaber, ohartaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedula baten bidez.

5. Ebazpen hau Deierri, Villatuerta, Lizarra, Aiegi, Iguzkitza, Villamayor, Lukin, Barbarin eta Los Arcosko udaletxeetara eta Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bostean._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0401869