24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 18koa, Komunikazio zuzendari nagusiak emana, 2003ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergari buruzko publizitate kanpaina kontratatu eta gauzatzeko espedientea onesten duena.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak Departamentuak lizitaziorako dei egin du 2003ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergari buruzko publizitate kanpaina kontratatu eta gauzatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Mota: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren xedea: 2003ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergari buruzko publizitate kanpaina egitea.

_Kontratazio-epea: 2004ko apiriletik ekainera bitarte.

_Gehieneko aurrekontua: 180.000 euro (BEZa barne).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen eta agindu tekniko partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo notario batek edo administrazioak berak konpultsaturiko kopiak izan behar dute.

_Agiriak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro eta bulegoetan aurkezteko azken eguna: 2004ko martxoaren 22a, 14:30 arte.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2004ko martxoaren 26ko 9:00etan, Nafarroako Gobernuko Hedabideen Zerbitzuko bulegoetan (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko 2. oinean).

Klausula administratibo eta partikularren eta baldintza teknikoen pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Hedabideen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hemezortzian._Komunikazio zuzendari nagusia, Joaquín Ortigosa Ocón.

Iragarkiaren kodea: F0402722