24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

32/2004 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana. Honen bidez Iruñeko González Tablas kaleko 7ko orubean Administrazioaren beste eraikin bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenturako eraikitzeko proiektuaren prestakuntza eta obretako zuzendaritza fakultatiboa kontratatzeko espedientea onetsi eta lehiaketa bidez esleitzeko prozedura irekia hasteko agintzen da.

1._Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ondare Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia:

2._Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskripzioa: Iruñean Administrazioaren bulegoetarako eraikin bat egiteko proiektuaren prestakuntza, beharbada obretako zuzendaritza fakultatiboa barne.

b) Zenbat unitate eman behar diren:

c) Lote kopurua eta horren araberako banaketa:

d) Aurkezteko tokia:

e) Aurkezteko epea: (ikus plegua).

3._Izapidaketa eta esleitzeko prozedura eta modua.

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4._Hasierako aurrekontua:

Zenbateko osoa: 450.000 euro (BEZa barne). 225.000 euro proiektuaren prestakuntzarako eta 225.000 euro obretako zuzendaritzarako.

5._Bermeak: baldintza pleguan eskatutakoak.

Behin-behinekoa: ez da eskatuko.

6._Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia:

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Telefonoa: 848-422972.

e) Telefaxa: 848-422968.

f) Helbide elektronikoa:

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: aurkezteko epea bukatzen den eguna.

7._Kontratistaren berariazko betebeharrak: baldintza pleguan eskatutakoak.

8._Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko apirilaren 6a.

b) Aurkezteko tokia: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Erregistroa (Iruñeko Gaztelugibel kaleko 9a, 31007 posta kodea) eta 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren beste tokiak.

c) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza pleguan azaltzen direnak.

d) Eskaintzak balio izateko epea:

e) Aldaeren onarpena:

9._Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak:

a) Entitatea: Ondare Zerbitzuko Liburutegia.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Eguna: Kontratazio mahaiak erabaki beharrekoa.

e) Ordua: Kontratazio mahaiak erabaki beharrekoa.

10._Bestelako argibideak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren seian._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0402540