24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

1/2004 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, hasiera batez onesten duena Galarko udal mugapean "Comarca-2" industrialdeko udalez gaindiko plan sektorialeko urbanizazio-proiektu aldatua, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, 1346/2003 Foru Aginduaren bidez, agindu zuen behin-behinekoz onestea Galarko udal mugapean "Comarca-2" industrialdeko udalez gaindiko plan sektorialeko urbanizazio-proiektu aldatua, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak sustatua, eta jendaurrean paratzea hamabost egunez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan zabalkunde handienetakoa duen egunkarietako batean.

Agindu hori Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 2003ko urriaren 27an, eta jakinarazi zitzaien Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, Galar Zendeako Udalari eta Navarra de Suelo Industrial, S.A. sozietateari. Espedientea jendaurrean egon denean ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Galarko udalerriko "Comarca-2" industrialdeko udalez gaindiko plan sektorialeko urbanizazio-proiektu aldatua, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak sustatua.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari, Galar Zendeako Udalari eta Sociedad Navarra de Suelo Industrial S.A.ri, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0401163