24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak urtarrilaren 15ean eman 48/2004 Ebazpenarena. Haren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Medikuntza Intentsiboaren atalburu izateko 1 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Ikusirik ebazpen horretan akats bat egin dela (2004ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 11koa), ondotik ematen da behar den zuzenketa.

1192. orrialdeko 2. zutabean, 3. puntuan,

Honela dioen tokian:

"Mahaikidea: Pilar Marco Moreno andrea, espezialitateko sendagilea, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Javier García Urra jauna, espezialitateko sendagilea, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua."

Honela behar du:

"Mahaikidea: Pilar Marco Garde andrea, espezialitateko sendagilea, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Francisco García Urra jauna, espezialitateko sendagilea, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua."

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hamaikan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0402309