24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

156/2004 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 26an eman 2045/2003 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza irakaskuntzen kidegoetako zenbait espezialitatetan izangai berriak sartzeko deialdiak onetsi, aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko, eta kidego horietako espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan azaltzen diren izangaiak berrantolatu ziren.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, azaroaren 26ko 2045/2003 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza irakaskuntzen kidegoetako zenbait espezialitatetan izangai berriak sartzeko deialdiak onetsi, aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko, eta kidego horietako espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan azaltzen diren izangaiak berrantolatu zituen.

Deialdiko zortzigarren oinarrian, koordinazio epaimahaiko kideen artean Marta Fernández Lana, Langileriaren Araubide Juridikoaren Unitate Teknikoko burua, eta Santos Barrios Domínguez, Lanbide Hastapeneko Programetarako Unitate Teknikoko burua, izendatu ziren.

Marta Fernández Lana eta Santos Barrios Domínguez koordinazio epaimahaiko kideak ezin izan direnez, Ana María Loitegui Zugasti eta Javier Esquíroz Azpilicueta izendatu dira mahaikide, Marta Fernández Lana eta Santos Barrios Domínguez ordeztuz, hurrenez hurren.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren eta abuztuaren 22an Hezkuntza kontseilariak emandako 382/2003 Foru Aginduaren bitartez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 26ko 2045/2003 Ebazpenaren bidez izendaturiko epaimahaia aldatzea. Ebazpen horren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza irakaskuntzen kidegoetako zenbait espezialitatetan izangai berriak sartzeko deialdiak onetsi, aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko, eta kidego horietako espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan azaltzen diren izangaiak berrantolatu ziren. Ana María Loitegui Zugasti eta Javier Esquíroz Azpilicueta izanen dira koordinazio epamahaiko kideak, Marta Fernández Lana eta Javier Esquíroz Azpilicueta ordeztuz.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Idazkaritza Teknikoari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bostean._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0402102