24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Marta Alvarez Alonso andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren atalburua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu. Kargu uzteak 2004ko otsailaren 9az geroztik izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Marta Alvarez Alonso andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren atalburua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu uzteak 2004ko otsailaren 9az geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0402205