24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

35/2004 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketan aritzen diren entitate laguntzaileek fondoak sartzeko datak aldatzen dituena.

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, abenduaren 10eko 363/2003 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketan aritzen diren entitate laguntzaileek fondoak sartu eta dokumentuak aurkeztu edo telematikaz igortzeko 2004ko epeak eta datak finkatu zituen.

Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduko 81. artikuluko 1. idatz-zatiaren arabera, Ekonomia eta Ogasun kontseilariari dagokio fondoak sartzeko tokia, epea eta modua eta informazioa igortzeko modua zehaztea.

Entitate laguntzaileek adierazi dutenez, zailtasunak dituzte egun batzuetan fondoak Nafarroako Foru Komunitatearen orotariko kontu korrontean sartzeko. Hori dela-eta, 6, 7, 12, 13, 17, 18 eta 22. hamabostaldietako datak aldatu dira.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena._Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketan diharduten entitate laguntzaileek Nafarroako Foru Komunitatearen orotariko kontu korrontean 6, 7, 12, 13, 17, 18 eta 22. hamabostaldietan ordaintzeko balio-eguna aldatzea.

Bigarrena._Nafarroako Ogasun Publikoaren entitate laguntzaileek egindako dirubilketari buruzko dokumentazioa aurkeztu edo telematika bidez igortzeko eta Nafarroako Foru Komunitatearen orotariko kontu korrontean ordaintzeko behin betiko egutegia honakoa izanen da 2004. urtean:

Urtarrila 1. 1 04/12/21etik 01/05era 10 12

Urtarrila 2. 2 01/06tik 01/20ra 26 27

Otsaila 1. 3 01/21etik 02/05era 10 12

Otsaila 2. 4 02/06tik 02/20ra 25 26

Martxoa 1. 5 02/21etik 03/05era 10 12

Martxoa 2. 6 03/06tik 03/22ra 26 29

Apirila 1. 7 03/23tik 04/05era 8 12

Apirila 2. 8 04/06tik 04/20ra 26 27

Maiatza 1. 9 04/21etik 05/05era 10 12

Maiatza 2. 10 05/06tik 05/20ra 25 27

Ekaina 1. 11 05/21etik 06/05era 10 11

Ekaina 2. 12 06/06tik 06/21era 25 28

Uztaila 1. 13 06/22tik 07/05era 9 13

Uztaila 2. 14 07/06tik 07/20ra 26 27

Abuztua 1. 15 07/21etik 08/05era 10 12

Abuztua 2. 16 08/06tik 08/20ra 25 27

Iraila 1. 17 08/21etik 09/06ra 10 13

Iraila 2. 18 09/07tik 09/20ra 24 27

Urria 1. 19 09/21etik 10/05era 11 12

Urria 2. 20 10/06tik 10/20ra 25 27

Azaroa 1. 21 10/21etik 11/05era 10 12

Azaroa 2. 22 11/06tik 11/22ra 26 29

Abendua 1. 23 11/23tik 12/07ra 13 14

Abendua 2. 24 12/08tik 12/20ra 27 29

Hirugarrena._Foru agindu hau jakinaraztea Dirubilketa Zerbitzuari, Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuari, Kontabilitate eta Kontu-hartzailetza Zerbitzuari, Dirubilketaren Kontrol eta Aplikazio Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hamarrean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0402412