24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

54/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Miguel Garatea Crelgo jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Kudeaketa zuzendariorde izendatzen duena.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuetan, urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, 24.1. artikuluak ezartzen du ezen Nafarroako Gobernuak ahalmena duela institutu horretako zuzendariordeak izendatu eta kentzeko, Departamentuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Miguel Garatea Crelgo jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Kudeaketa zuzendariorde izendatzea. Izendapenak 2004ko otsailaren 9az geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: F0402248