24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Blanca Pérez de San Román Echavarría andrea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Zuzendaritza Nagusiko Azterlan eta Koordinazio Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Blanca Pérez de San Romón Echavarría andrea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Zuzendaritza Nagusiko Programazio eta Ebaluazio Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2004ko otsailaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: F0402253