24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

49/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Joaquín García Guajardo jauna, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Zerbitzuetako Inbertsio eta Obren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 48.2 artikuluak xedatzen du Zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Joaquín García Guajardo jauna Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Zerbitzuetako Inbertsio eta Obren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2004ko otsailaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: F0402254