24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

43/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, María Aranzazu Munárriz Desojo andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Familiaren eta Sektore Zerbitzuen Zuzendariordetzako Haur eta Gazteen atalburua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._María Aranzazu Munárriz Desojo andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Familiaren eta Sektore Zerbitzuen Zuzendariordetzako Haur eta Gazteen atalburua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2004ko otsailaren 9az geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: F0402262