24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

38/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Francisco Javier Esparza Sánchez jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Gizarte Baliabideen zuzendariordea, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren Estatutuetan, urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, 24,1. artikuluak ezartzen du ezen Nafarroako Gobernuak ahalmena duela institutu horretako zuzendariordeak izendatu eta kentzeko, Departamentuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Francisco Javier Esparza Sánchez jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Gizarte Baliabideen zuzendariordea, kargutik kentzea. Kargu uzteak 2004ko otsailaren 9az geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: F0402199