24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Daniel Arilla Elorzari, azken helbide ezaguna San Blas 3-2.a A baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak irekitako 1077/03 zehapen espedienteaz.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2003ko urriaren 20an, 19:25ak aldera, NA-9165-AH ibilgailuari salaketa jarri zitzaion, zamalanetarako erreserbatutako tokian aparkatzeagatik, lan horretan ari gabe, San Blas karrikako 16an; egitate hori arau-hauste larria da, 13/1992 Errege Dekretuko 91.2 artikuluaren arabera.

Interesatuari kargu-plegua igorrita, Daniel Arilla Elorzak, helbidea Burlatako San Blas karrika, 3-2.a A baitu, alegazioak aurkeztu ditu moduz eta tenorez, baina inola ere egindakoa eta salatutakoa ezeztatzen ez dutenak, izan ere, salaketa egin duen udaltzainak berretsi duenez, salaketa egiterakoan akatsa egin zen koloreari eta modeloari dagokienez.

Hala ere, udaltzainak bere berrespenean orobat zehazten duenez, matrikulan ez zen hutsik egin. Gainera, adierazitakoaren sendogarri, Construcciones Artzamendi, S.L.ren errotuloak ageri ziren, gris koloreko C-15aren atzeko bi alboetan. horrenbertzez:.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta lauko urtarrilaren bortzean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0400778