24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U N B E R R I

Herrilurraren hasierako desafektazioa

Irunberriko Udalak ondotik ematen den herrilurra hasiera batean desafektatzea erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2003ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran:

2.133 metro karratu, 4. poligonoko 259. lurzatikoak, Irunberriko Udalaren herrilurretakoak eta gaur egun, katastroan, 5. poligonoko 258. lurzatian sartuak daudenak, trukaketa egiteko lur honekin: 1.437 metro karratu, 4. poligonoko 258. lurzatikoak, Mario Lusarreta Vidondo jaunarenak eta gaur egun, katastroan, 4. poligonoko 14. lurzatian sartuak daudenak, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean (Gizarte Ongizatea). Xedea da legeztatzea Zahar Etxearen paratzea 1984an.

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko dira dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Irunberrin, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabian. Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0400653