24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik, Lotzako hirigunean

Berriobeitiko Udalak, 2004ko urtarrilaren 7an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1._Behin betikoz onestea Lotzako katastroko 11. poligonoko 28. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Angel Nuin Pellicer jaunak sustatua eta Alberto González Purroy jaun arkitektoak prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2._Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

Berriobeitin, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabortzean. Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0400749