24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Ebazpenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, eta haiei dagozkien zehapenak jakinarazi ezin izan direnez, 30/92 Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Matrikula: NA-5273-BC. Espedientea: 776/03. Arau-haustea: espaloi gainean erabat aparkatzea, 91.2 artikulua, 13/92 E.D. Tokia: Batondoa, 3. Eguna: 2003ko ekainaren 25a. Ordua: 09:00. Zenbatekoa: 60,00 euro.

Titularra/gidaria: Miguel Angel Zaratiegui Zubicoa. Matrikula: 7853-BXN. Espedientea: 926/03. Arau-haustea: biraketa egitean oinezkoen babesgunea erabat zanpatzea; 13.2 artikulua, 13/92 E.D. Tokia: Bentetako ingurubidea-Auzalor. Eguna: 2003ko ekainaren 9a. Ordua: 07:35. Zenbatekoa: 96,00 euro.

Titularra/gidaria: Félix López de Muniain Renedo. Matrikula: NA-5304-AL. Espedientea: 1054/03. Arau-haustea: oinezkoendako pasabidean aparkatzea, haien joan-etorriak eragotziz; 91.2 artikulua, 13/92 E.D. Tokia: Karrika Nagusia, 25 (bakoitia). Eguna: 2003ko urriaren 17a. Ordua: 21:02. Zenbatekoa: 96,00 euro.

Titularra/gidaria: Ignacio Llorente Martínez. Matrikula: NA-0554-AH. Espedientea: 1066/03. Arau-haustea: autobusarendako geraleku seinalatuan aparkatzea, 91.2 artikulua, 13/92 E.D. Tokia: Karrika Nagusia, 6. Eguna: 2003ko urriaren 21a. Ordua: 19:45. Zenbatekoa: 96,00 euro.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, zehapena jarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoaren berri eman ondotik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, bi mila eta lauko urtarrilaren bortzean. Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0400777