24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Talde artistikoei 2004. urtean diru-laguntzak emateko deialdi publikoa

Alkatetzak 2004ko urtarrilaren 30ean emandako 22/CU ebazpenaren bidez, talde artistikoei 2004. urtean diru-laguntzak emateko deialdi publikoa onetsi da, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Zenbatekoa: 163.800 euro.

Deialdiaren egilea: Kulturako Alorra.

Proposamenak non eta noiz arte aurkeztu: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Proposamenak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, mugaeguneko 14:00ak baino lehen. Azken egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodun arte luzatuko da.

Agiriak eta betekizunak: oinarrietan agertzen dira, eta horiek interesdunen eskura daude, Zuzeneko Kudeaketarako Bulegoan, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9) eta Iruñeko Udalaren Kulturako Alorrean.

Hori guztia aditzera ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0402275