24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2003ko abenduaren 18an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako Asteria kaleko 19 eta 21 zenbakidun orubeetako xehetasun azterlana, Promociones Jabeya, S.L. enpresak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea interesatuen eskura dago Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, bi mila eta lauko urtarrilaren bostean. Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0400646