24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E Z K A B A R T E

Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Ezkabarteko Udalak, 2003ko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aurelio Zabalegui jaunak 12. poligonoko 913. lurzatian sustatu duen hirigintzako hitzarmena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Ezkabarten, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabian. Alkatea, Félix Idoate Munárriz

Iragarkiaren kodea: L0400701