24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A Z K O I E N

Salaketen Bulegoa

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatuari jarraikiz, salaketa hauen berri emanen da, ez baitira azken helbide ezagunean jakinarazi ahal izan:

1. 26502003035 espedientea, 03-12-10ekoa, Azkoiengo Udalak Z.9887-AC ibilgailua abandonatzeagatik Pedro Jiménez Jiménez jaunari abiarazia, helbidea Zaragozako Gabriel García Márquez karrikako 2an baitu (50015).

Espediente horretan adierazia kontuan hartuz eta abandonaturik jadaneko hilabetea egin duenez, agintaritzaren agenteek jadanik zehaztu duten egoeran, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeaz martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu artikuludunaren 71.1.a artikuluan xedatutakoari jarraituz, honen bidez ondokoa jakinarazten da:

Erabaki da:

Errekerimendu egitea aipatu jabeari, 15 eguneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik ibilgailua ken dezan dagoen lekutik, eta ohartarazten zaio ezen, hala egiten ez badu, hiri hondakin solidotzat hartuko dela eta aplikatuko zaiola Hondakinei buruz indarra duen 10/1998 Legean xedatutakoa. Hala gertatuz gero, bortz milioi pezeta bitarteko isuna ezartzen ahalko zaio zehapen, arau-hauste larriaren erantzule delakoan (10/1998 Legearen 34.3.b eta 35.1.b artikuluak).

Aipatu ibilgailua kentzeko interesik ez badu, hondakinen kudeatzaile baimendu bati lagata edo Udal honen eskutan utzita baizik ez da erantzukizun administratibotik libre geldituko. Azken modu horretan eginez gero, Udal honen egoitzara etorri beharko du, aipatu 15 eguneko epean, behar diren tramiteak gauzatzeko (10/98 Legearen 33.2 artikulua).

Espedienteak Udalaren Ordena Publikoaren Bulegoan daude ikusgai.

Azkoienen, bi mila eta lauko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0400621