24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A Z K O I E N

Salaketen Bulegoa

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espediente hauen berri emanen da, haien ebazpena ez baita azken helbide ezagunean jakinarazi ahal izan:

1. 11402003017 espedientea, 03 agenteak irekia, 03-2-16koa, 90,15 euroko isuna ezartzen baitzaio Valentín Ortiz Edinson jaunari (helbidea: Angel Daban karrika, 49-2.a), eremu publikoan pixa egiteagatik.

Alegazioak aurkezteko eta interesatuari entzuteko epeak iraganik, Toki Araubidearen Oinarrien Arauaren 21.1N artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, erabaki da laukian ageri den zehapena ezartzea. Ebazpen hau irmo bilakatu eta ondoko hamabortz egun baliodunean ordaindu beharko da, Udaltzaingoko ikuskatzailetzan.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara: a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebazpena eman duen organoari errekurritzeko asmoaren berri aldez aurretik emanda; edo bertzenaz, b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean orobat ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Espedienteak Udalaren Zehapen Bulegoan daude ikusgai.

Azkoienen, bi mila eta lauko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0400620