24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

O T S A G A B I A

U.A. 1.1 jarduketa unitatearen eta jarduketa sistemaren aldaketa

Otsagabiko Udalak, 2003ko abenduaren 11n egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Otsagabiko Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioetako U.A. 1.1. jarduketa unitatearen eta jarduketa sistemen aldaketa, José Joaquín Equiza Itoiz eta Antonio Alegría Ezquerra jaun arkitektoek prestatutako dokumentazio teknikoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 143 eta 157. artikuluei jarraikiz; Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuko da.

Otsagabian, bi mila eta hiruko abenduaren hamaseian. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0400614