24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

31/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Agustín Belloso Lorente jauna, Toki Administrazioko Departamentuko Plangintza eta Azterlan atalburua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Agustín Belloso Lorente jauna, Toki Administrazioko Departamentuko Toki Azpiegituren Zerbitzuko Plangintza eta Azterlan atalburua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0402203