153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

VIII. IRAGARKIAK

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Z E H A P E N A

Jakinarazpen-zedula

Administrazio-Prozedura Arruntaren eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. zenbakian agindutakoarekin bat etorriz, eta ondorengo zerrendan azalduko den espedienteko interesatuak gaur egun duen helbidea ezagutzen ez denez, idazki honen bidez egiten zaio jakinarazpena, espediente mota honetan dituen eskubideak eta betebeharrak adieraziz:

Ebazpenaren zenbakia: 225/219/04.

Enpresa:Construcciones Piedras y Muros, S. L.

Herria: Iruña.

Euroak: 1.502,54.

Prebentzio jardueren antolaketa eza.

Aipatu enpresari ohartarazten zaio jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epea duela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendari jaun txit prestuaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jartzeko. Aipatu Errekurtsoari ekingo ez balio, Errekurtsoa jartzeko adierazi den epearen barruan isuna ordaindu beharko du, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren diru sarreren kontu baimenduan, Gipuzkoa Donostia Kutxako 278651.5 kontuan, bere izena eta espedientearen zenbakia konstaraziz, Administrazio-Prozedura Arruntaren eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 94 eta 138. artikuluek diotenaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 legeak aldaturik. Bestela premiamendu exekutibo bidez ordainaraziko da, Eusko Jarularitzaren maiatzaren l4ko 212/98 Dekretuan aurreikusitako prozedura aplikatuz.

Donostian, 2004ko azaroaren 16an._Gipuzkoako lurralde ordezkaria, Gemma Jauregui Beldarrain.

Iragarkiaren kodea: A0417943