VIII. IRAGARKIAK
8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK
BAZTAN
Trafikoko arau-hausteen gaineko zehapenen jakinarazpena
Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udal honek jarritako zehapenak, ondoko zerrendan agertzen direnak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio-Prozedura arruntari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara BOLETIN OFICIALean eta salatuak bizi diren herriko Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean.
Espedientea: 2004047. Jabea: Borda Pinillos, Corpus. Matrikula: NA-2052-AU. Tokia: Santiago, 34, Elizondo. Eguna: 2004/04/02. Ordua: 10:30. Zenbatekoa: 30,05. Arau-haustea: ZEOko 91.1.
Espedientea: 2004046. Jabea: Borda Pinillos, Corpus. Matrikula: NA-2052-AU. Tokia: Santiago, 36, Elizondo. Eguna: 2004/03/30. Ordua: 10:30. Zenbatekoa: 30,05. Arau-haustea: ZEOko 91.1.
Espedientea: 2004067. Jabea: Iturbide Irisarri, J. Luis. Matrikula: 0989-CFS. Tokia: Santiago, 16, bis, Elizondo. Eguna: 2004/06/09. Ordua: 11:05. Zenbatekoa: 30,05. Arau-haustea: ZEOko 91.1.
Espedientea: 2004106. Jabea: Larralde Elizalde, Francisco J. Matrikula: 1013-CHK. Tokia: Ziga plaza, Elizondo. Eguna: 2004/08/24. Ordua: 12:18. Zenbatekoa: 30,05. Arau-haustea: ZEOko 91.1.
Espedientea: 2004061. Jabea: Ugarte Gortari, M.ª Asunción. Matrikula: 9099-BKP. Tokia: Santiago, 58, Elizondo. Eguna: 2004/06/01. Ordua: 08:45. Zenbatekoa: 30,05. Arau-haustea: ZEOko 91.2.G.
BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.
ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.
Isuna, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamabortz egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Udaletxean pagatzen ahal da (09:00etatik 14:00etara) edo posta igorpenaren bidez, zehatuaren izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta arau-haustearen eguna jasotzen baditu.
Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.
Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:
1._Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
2._Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazten den egunetik hasita.
3._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzi-Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean zehapena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Elizondon, Baztanen, 2004ko azaroaren 15ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L0417738