153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1156/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako errepide sarearen ezaugarri fisiko eta geometrikoen inbentarioaren gaurkotzea, 2005-2007 urteetarako" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du lan horiek kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: lan haiek egitea.

_Esleitzeko modua: irekia, lehiaketa.

_Kontrataren aurrekontua: 195.051 euro.

_Egiteko epea: 2007ko abenduaren 31 arte.

_Proposamenak aurkezteko eguna eta tokia: 2005eko urtarrilaren 19a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Baldintza tekniko eta partikularren eta klausula administratibo eta partikularren agiriak aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. oina, Iruña), 848-423624 telefonora edo ondoko web gune hau ikusi:

http://www.navarra.es / home-es / Catalogo+de+servicios / Contrataciones.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2005eko urtarrilaren 27ko 12:00etan.

Iruñean, 2004ko abenduaren 9an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Nafarroako errepide sarearen ezaugarri fisiko eta geometrikoen inbentarioaren gaurkotzea, 2005-2007 urteetarako" izeneko lanak lehiaketa irekiaren bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren baldintza tekniko eta partikularren eta klausula administratibo eta partikularren agiriaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko (zenbakiz) euroren truk.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0418684