153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1154/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Foru Komunitateko errepide sarerako trafiko afororako plana, 2005etik 2008ra bitarte, biak barne" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du lan horiek kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: lan haiek egitea.

_Esleitzeko modua: irekia, lehiaketa.

_Kontrataren aurrekontua: 336.000 euro.

_Egiteko epea: 2008ko abenduaren 31 arte.

_EEAOra bidali zen eguna: 2004ko abenduaren 14a.

_Proposamenak aurkezteko eguna eta lekua: 2005eko otsailaren 7a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Baldintza tekniko eta partikularren eta klausula administratibo eta partikularren agiriak aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. oina, Iruña), 848-423624 telefonora edo ondoko web gune hau ikusi:

http://www.navarra.es / home-es / Catalogo+de+servicios / Contrataciones.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2005eko otsailaren 17ko 12:00etan.

Iruñean, 2004ko abenduaren 9an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ....an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), "Nafarroako Foru Komunitateko errepide sarerako trafiko afororako plana, 2005etik 2008ra bitarte, biak barne" izeneko lanak lehiaketa irekiaren bidez esleitzeko .........(e)ko ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, .......aren ......(e)an argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu tekniko eta partikularren eta klausula administratibo eta partikularren agirien berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz) .............. euroren truk.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0418682