153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGANTZI

Igantziko hiri ondasunen balorazio ponentziaren hasierako onespena

Udalak, 2004ko azaroaren 12an egindako bileran, hasiera batean onetsi zuen Igantziko hiri ondasunen balorazio ponentziaren dokumentua.

Aipatutako dokumentua jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita herritarrek eta interesdunek alegazioak egiteko aukera izan dezaten.

Igantzin, 2004ko azaroaren 15ean. Alkatea, Jesus M.Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0417949