153. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

P U I U

Hirilurraren balorazio txostena behin betikoz onetsirik

Batzorde Mistoak Puiuko Hirilurraren balorazio txostenaren bigarren berrikuspena hasiera batean onetsi ondotik, proiektua hamabortz egunean egon zen jendaurrean Udalaren iragarki oholean, eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez eta Udalak alegaziorik egin ez duenez, Batzorde Mistoak, 2004ko azaroaren 4ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen bertzeak bertze:

1. Behin betikoz onestea Puiuko Hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspenaren proiektua, jendaurrean eduki dena.

2. Erabakia igortzea Balorazio Txostenen Bulegora eta Puiuko Udalera, alkatearen probidentziaren bidez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xeda dezan. Ohartarazten da ezen, behin betiko onespen horren kontra, espedientean interesa izan baina administrazio publiko ez direnek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezaketela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hogeita hamar egun baliodunean, onespen horren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina; administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ukatu gabe aldez aurretik errekerimendu egiten ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehazten diren modu eta epeetan.

Puiun, 2004ko azaroaren 10ean._Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0417581