II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
A I E G I
E D I K T U A
Aiegiko Udalak, 2004ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Udalaren 2004ko uztailaren 6ko erabakiaren bidez, abiarazi egin zen aurri egoerari buruzko alde biko espedientea, Aiegiko San Pelayo kaleko 14 zenbakiko eraikinari dagokiona (1. poligonoko 820. lurzatian) eta Aniana Jiménez Abadiano andrearen oinordekoen jabetzakoa dena, izan ere, eraiki hori aurri egoeran baitago perituen txostenaren arabera.
Erabaki hau 2004ko 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, abuztuaren 8an, eta Udalaren iragarki oholean. Jabeei eta benetako eskubideen titularrei hamabost eguneko epea eman zitzaien espedientea aztertzeko eta idatziz alegatzeko beren eskubideak defendatzeko egoki juzgatzen dituzten perituen txostenak eta agiriak oro.
Entzunaldia bukatu eta ez da gaiari buruzko alegazio bakarrik ere egin, hortaz interesatuek ez dute aurkako iritzirik agertu.
Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateginean, Hirigintzako Diziplinari buruzko Erregelamenduan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren Foru Legean ezarritakoari jarrakiz.
Udalak boz batez erabaki du:
1._Aurri egoeran deklaratzea Aiegiko San Pelayo kaleko 14 zenbakiko eraikina (1. poligonoko 820. lurzatian) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 35/2002 Foru Legearen 196.2 artikuluko A eta B kasuetan dagoelako.
2._Bi hilabeteko epea ezartzea eraikina eraisteko lanak hasteko. Aurretik behar den proiektu teknikoa, ikus-onetsia, aurkeztu beharko zaio Udalari, eta zuzendaritza tekniko eskuduna izendatu.
3._Aipatu epean ez bada eraispena gauzatzen, derrigorrezko exekuzioari ekinen dio Udalak, eta gastuak jabetzaren kontura joanen dira.
4._Erabaki hau, administrazio bidean behin betikoa baita, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, ohartaraziz ezen haren aurka behar diren errekurtsoak jarri ahalko direla.
Aiegin, 2004ko azaroaren 10ean._Alkatea, José Artiz Segura.
Iragarkiaren kodea: L0417437